Zero Settek Nazioarteko 21. Akordeoi Jaialdia ospatuko du larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 12a

Claudio Constantini eta Expression Duo bikotea aritu ziren iazko jaialdian.

Zero Sette Akordeoi Orkestrak Nazioarteko 21. Akordeoi Jaialdia aurrera eramango du kultur etxean: nazioartean sona eta ibilbide oparoa duten bi akordeoi jotzaile gonbidatuko ditu, Ludovic Beier frantsesa eta Samuele Telari italiarra. Sarrerak salgai daude 6 eurotan eta kultur etxeko leihatilan nahiz Kutxabank Sarrerak atari digitalean eros ditzakete herritarrek.