Ostadar Ipar Martxa taldeak uztailetik azaroa hasiera arte Aspargi, Gipuzkoako Parkinson elkarteko kideekin izan da lanean. Ipar martxaren nondik norakoak erakutsi eta hainbat entrenamendu saio egin dituzte elkarteko hogei bat lagunekin.
Hilaren 5ean, izan zuten azken hitzordua eta Zubietara jon-etorriko ibilaldia egin zuten. Indarrak berreskuratzeko Arrieskalleta elkartean hamaiketakoaz gozatu zuten.
Talde urdin-beltzeko arduradunek jakitera eman dutenez, ez da bi elkarteen arteko lankidetza amaituko. Ekimen horretan parte hartu duten pertsonek Ipar martxako taldearen entrenamenduetara joateko aukera izango dute ostegunero eta udaberrian Aspargiko kideei zuzendutako lau hilabeteko beste ikastaro bat ere eskainiko dutela aurreratu dute.
Herritarrei ikastaroa
Baina ez dira elkarte horretako kideak ipar martxan trebatzeko aukera izango duten bakarrak. Ipar Martxa taldeak hastapen ikastaro eskainiko ditu 2025 urte hasieran. Saioa hiru ordukoa izango da, 10:00etatik 13:00etara.
Bi data izango dira aukeran: urtarrilaren 18a eta otsailaren 15a. Prezioa 20 eurotakoa izango da.
Ostadar SKTko bulegoan egingo da izena ematea eta saioen gaineko zalantzak ere bertan argituko dituzte.