2025 urteko BTT Lasarte-Oria probako izena ematea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 8a

Saiatuz Klubak, MX Racing Klubarekin elkarlanean, antolatutako BTT Lasarte-Oria probako edizio berria 2025eko apirilaren 13an jokatuko da. Atzo jarri zen martxan izena emareko probaren webgunean

2025 urtean ere, zailtasun ezberdinetako hiru maila mantenduko ditu probak eta bai bizikleta tradizionalekin, bai E-Bike-ekin parte hartzeko aukera izango da. Eta antolatzaileek euren sare sozialetan aurreratu dutenez, "beste behin ikusgarria izango den ibilbide bat diseinatuko du dedikazio handiz".

Izena ematen duten pertsonek, gainera, probaren bereizgarri den 'Gobik' maillot esklusibo bat jasoko dute eta lasterketa egunean zerbitzu guztiez gozatu ahalko dute, hala nola, ano postuetako produktuez edo amaierako modakuaz.

Antolatzaileek plaza mugatuak direla gogoraratu eta inskripzioa azken egunera arte ez uzteko dei egin dute.

BTT Lasarte-Oria proban parte hartu nahiez gero, probako webgunean dago eskuragarri izena emate formularioa, baita informazio gehiago ere.