2024/11/13 19:00 - 20:30

Hitzaldia

Etxebizitza eskubideari buruzko mahai ingurua

Etxebizitza eskubideari buruzko mahai ingurua
Oriarte Landaberri eraikina, Lasarte-Oria

Hilabete honetako hizketagaia etxebizitza eskubidea izango dela iragarri du Borobilean Elkarteak. Horri buruzko mahai ingurua hilaren 13an izango da, asteazkenarekin, Oriarte institutuko Landaberri eraikinean, 19:00etan. Ohi bezala, jarduera irekia izango dela gogorarazi dute antolatzaileek: "Zatoz eredu desberdinak ezagutzera informatuz, hausnartuz eta aktibatuz". Euskara ulertzen ez dutenentzat itzulpen zerbitzua emango dutela gehitu dute.

Gauzak horrela, Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrietak Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioen proiektuaz ariko da; Errenteriako alkate Aizpea Otaegi, udalerri hori eremu tentsionatu izendatzearen erabakiaz; eta Xuar Agirre gazte lasarteoriatarra, etxebizitza kolaboratiboez.