Datorren asteko borobilean etxebizitza eskubideaz hitz egingo dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 8a

Hilabete honetako hizketagaia etxebizitza eskubidea izango dela iragarri du Borobilean Elkarteak. Horri buruzko mahai ingurua hilaren 13an izango da, asteazkenarekin, Oriarte institutuko Landaberri eraikinean, 19:00etan. Ohi bezala, jarduera irekia izango dela gogorarazi dute antolatzaileek: "Zatoz eredu desberdinak ezagutzera informatuz, hausnartuz eta aktibatuz". Euskara ulertzen ez dutenentzat itzulpen zerbitzua emango dutela gehitu dute.

Gauzak horrela, Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrietak Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioen proiektuaz ariko da; Errenteriako alkate Aizpea Otaegi, udalerri hori eremu tentsionatu izendatzearen erabakiaz; eta Xuar Agirre gazte lasarteoriatarra, etxebizitza kolaboratiboez. 

Herritarrak saiora bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.