Lasartearran futbolean jokatutakoek bazkaria egingo dute, elkartzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 8a

Lasartearra elkarteak futbol talde bat izan zuen 1970etik 1982ra eta tarte horretan jokatu zutenak elkartzeko festa bat aurrera eramango dute hilaren 22an, ostiralarekin. Topaketa hori antolatzen ari direnek jakinarazi dute bazkari bat egingo dutela elkarte horrek Erribera kaleko 10. zenbakian duen lokalean, 14:00etatik aurrera.

Festa horretan parte hartu nahi duten herritarrek Patxi Larrañaga harategian izena eman beharko dute hilaren 15a baino lehen (ostirala). Bestela, 670 43 04 94 (Jose Lopez) edo 629 53 63 20 (Txema Valles) telefono zenbakietara deitu edo idatzi beharko dute.

Lasartearra elkartea gure herriko topagune historikoetako bat da. Joan den urtean bete zituen 50 urte eta bazkideek ekimen ugari aurrera eraman zituzten urtemuga ospatzeko.