Euskal Ligako Gipuzkoa Sortzen taldeak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen Michelin kirol gunean, hilaren 2an. 2. mailako neurketa jokatu zuen Gaztediren aurka eta 25-14 gailendu zen etxeko taldea.
Neurketa borrokatua izan zen lehen zatian. Gasteiztarrek ireki zuten markagailua entsegu eta gauzatzearekin. Beltzak ez ziren atzen geratu eta bi zigor ostikorekin atsedenaldira 6-7koarekin iristea lortu zuten.
Bigarren zatia lehengoaren atzera hasi zen arren, gasteiztarrek aldea irekitzea lortu zuten beste entsegu eta gauzatzearekin. Etxekoak ez zuten amore eman; minutuetara entsegu bat lortuz errenta txikitu zuten.
Azken hamar minutuetan, berriz, beltzek markagailuari itzulia ematea lortu zuten. David Vega Santos herritarraren entseguak ireki zuen garaipenaren bidea. Horren ostean, entsegu eta bi gauzatzeei esker neurketa irabazi zuen Gipuzkoa Sortzenek.
Denetariko emaitzak
18 urtez azpiko Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RTek ere aldeko emaitza eskuratu zuen Getxon (Bizkaia). Getxo B izan zuen aurrez aurre gazte taldeak eta 0-76 irabazi zuen.
Beltzak nagusi izan ziren neurketa hasieratik eta Beltzak Errugbi eskolako kide Lander Zabala Ugartemendia, Efren Real Farah, Eneko Sanchez Martinez eta Joanes Arroyo Illarramendik euren harritxoa jarri zuten entsegu zein gauzatzeak eginez.
Euskal Ligako lehen mailako taldeak eta 16 urtez azpiko Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RTek, aldiz, ezin zuten zorterik izan Bizkaian jokatutako norgehiagoketan eta ezin izan zituzten aurkariak gainditu.
Lehen taldeak Durangora egin zuten bidaia eta Durango Hirumeten aurka 25-10 galdu zuten; 16 urtez azpiko taldeak, aldiz, Getxo B izan zuen aurrez aurre. Bizkaitarrak izan ziren nagusi eta 36-0 gailendu ziren.
Saleta Uruguairen aurka
Beltzak Errugbi eskolako kide izandako Alex Saleta Atorrasagasti jokalaria, aldiz, Espainiako selekzioarekin lanean ari da Madrilen. Hilaren 3an batu ziren jokalariak eta 9an, Uruguairen aurka jokatuko dute lehoiek.