Valentziako denboraleak kaltetutakoentzako materiala bilduko dute Okendon bihar eta etzi

Txintxarri Aldizkaria 2024ko aza. 6a, 10:06

Herriko gazte batzuen ekimenez, Valentziako Dana denboraleak kaltetutako pertsonei laguntzen ari direnentzako produktuak bidaltzeko bilketa bat aurrera eramango dute bihar eta etzi Okendo plazan, arratsaldez. Kale, etxe eta toki askotan pilatutako hondakinak eta lokatza erretiratzeko materiala lehenetsiko dutela aurreratu dute, langileriari elkartasuna adierazteko.

Herritarrek Okendora eramaten duten edozer gauza eskertuko duten arren, material bilketa antolatu dutenek ohartarazi dute hauek direla Valentzian lanean ari direnek gehien behar dituztenak: botak, maskarak, babes betaurrekoak, eskularruak (kirurgikoak eta ebakiduren aurkakoak) eta buzoak edota lanerako petoak. 

Bihar 17:00etatik 20:00etara ariko dira lanean Okendon; etzi, berriz, 18:00etatik 21:00etara.