100 kilo azpiko mailan eman zen emaitzarik aipagarriena; Sagastik zilarrezko domina jantzi zuen.
LOKEko kideez gain, Mario eta Oscar Garrido Diez herritarrak ere izan ziren lehian. Oscar 90 kilo baino gutxiagoko mailan bosgarren sailkatu zen.
Gaztetxoak Amurrion
Eta hilabeteetako entrenamenduen ostean, LOKEko gaztetxoek hilaren 9an izango dituzte lehen hitzorduak, Amurrio hiribilduko XXX. txapelketa eta talde mistoen Tagoya kopa.
Goizean kopako lehian infantil eta kadete taldeak lehiatuko dira. Arratsaldean, berriz, infantil mailako kirolariek bakarrik egingo dute borroka.