Tokiko dendetan erosketak egiten dituzten herritarren fideltasuna aitortu eta saritzea da Gozatu kanpainaren helburua. Aterpeako kideek jakinarazi dutenez hirugarren aldia aurrera eraman dute aurten eta 70 saltokik parte hartu dute. Egitasmoa urriaren 14tik 26ra gauzatu zuten eta 9.300 txartel banatu zituzten parte hartu duten komertzioetan. Horietako zenbaitek sari zuzena zuten, ekimenera atxiki diren hamar ostalaritza establezimenduetan bi pintxo kontsumitzeko aukera, alegia. Gainerako erosleenak izan dira zozketa nagusira sartu direnak eta seik izan dute saria:
- Maximo Lucio
- Tito Cordero
- Lenin Lopez
- Emma Delgado
- Leire Rodriguez
- Jose Luis Perales
Aterpeako nahiz udaleko ordezkarien eskutik jaso dituzte erosketa txartelen (200 eurokoa bakoitzak) gutunak eta amaitzeko talde argazkia atera dute Bideo Lagunaken atarian.