Valentziako denboraleak kaltetutakoentzako produktuak bilduko dituzte gaur Arranbide kalean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 5a

Ura da biltzen ari diren produktuetako bat.

Arranbide kaleko 7. zenbakian Valentziara eramateko produktuak bilduko dituzte gaur, 16:00arte: elikagaiak, ura, esnea, higiene eta etxe garbiketarako produktuak, arropa eta mantak. Edozein zalantza duenak 688 68 02 33 zenbakira deitu edo idatz dezake (WhatsApp).