Gurutze Gorriaren izenean iruzurrak egiten ari direla jakinarazi du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko azaroaren 4a

Gurutze Gorriaren kamiseta edota txalekoak soinean jantzi eta etxez etxe dirua eskatzen ari omen dira pertsona batzuk azkenaldian herrian, Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez. Halako eskaerarik jasotzen duten herritarrei eskatu diete dirurik ez emateko, Gurutze Gorriak ez duelako hori egiten; ekarpenak eragile horren egoitza ofizialetan soilik egin behar dituzte.