Talde urdin-beltzeko kideek euren harritxoa jarri zuten txapelketan eta zortzigarren postuan amaitu zituzten euren lehiak.
Aitor Eizagirre Garciak pisu jaurtiketa proban lehiatu zen eta lehen saiakeran egin zuen bere markarik onena lehjian, 9,52 metrora bidali zuen.
Oinatz Almagro Zalduak jauzi hirukoitzean parte hartu zuen eta 12,63 marka egin zuen hirugarren jauzian.
Ostadar SKT Bidasoako taldearen eskumendeko taldea da; talde urdin-beltzeko kideek BATekin lehiatzeko aukera izan ohi dute hitzordu batzuetan.