Denboraldiari hasiera emateko Andoaingo Allurralde kiroldegian bildu ziren taldeak Neguko Ligako saioan. Buruntzaldea IKTk hamalau ordezkari izan zituen lehen hitzordu horretan. Gehienek 100 m. tximeleta eta 100 m. libre probetan egin zuten igeri eta bakar batzuk 50 m. bular eta 200 m. lau estiloak ere jokatu zituzten.
Entrenamendu saioen garapena aztertzeko baliagarri izan zitzaien saioa arduradunek azaldu moduan: "Sei asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea".
Horren jakitun, denborak alde batera utzita, teknikan eta taktikan jarri zuten begirada. Hala ere, guztira hamalau marka pertsonal ondu zituzten gazteek:
- Ander Martinez: 50 m. bular eta 200 m. lau estilo.
- Ibon Elola: 100 m. tximeleta.
- Mayi Gorostegui: 100 m. tximeleta.
- Itxaso Iparragirre: 100 m. tximeleta eta 100 m. libre.
- Iker Gorostegui: 100 m. tximeleta eta 100 m. libre.
- Oihan Matute: 100 m. tximeleta eta 100 m. libre.
- Alba Escribano: 100 m. tximeleta.
- Ane Meyer: 100 m. tximeleta.
- Irati Etxeberria: 100 m. tximeleta.
- Amaiur Iparragirrek: 100 m. tximeleta.
Lehiaketako gabeziak zuzendu eta ondo egindakoak mantentzeko lan egingo dutela azpimarratu dute igeriketa taldeko prestatzaileek, baita asteak aurrera joan ahala igerilariek euren gaitasunak hobetzen, ikaskuntzan aurrerakuntzak egiten eta markak ontzen joango direla ere.
Hemendik hiru astera Ligako bigarren jardunaldian Buruntzaldea IKTko kideen garapena ikusteko aukera berria izango da.