'824: Iruñeko Erresumaren sorrera' liburua aurkeztuko dute datorren asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 31a, 09:58

Nabarralde fundazioak aurrera eraman izan ditu liburu aurkezpen eta hitzaldiak herrian. Irudian, Beñi Agirre, 2022ko apirilean.

Aurten 1.200 urte bete dira Iruñeko Erresumaren sorreratik eta urtemuga hori oroitze aldera liburu aurkezpen eta erakusketa bana ekarriko ditu herrira Nabarralde fundazioak. Jose Luis Orella Unzue historialariak '824: Iruñeko Erresumaren sorrera' liburua aurkeztuko du asteartean, Antonio Mercero aretoan, 19:30etik aurrera. Bestalde, egun horretatik hasi eta ostiralera arte gai horretan oinarritutako erakusketa bat jarriko dute bertako esposizio gunean.

Hauxe da Orellak datorren astean aurkeztuko duen liburuaren sinopsia: "778. urtean Orreagan izandako guda ospetsuaren ondoren, 824an Baskoniak berriro garaitu zituen Karlomagnoren frankoak. Borroka horretatik aurrera, Iruñeko Erresumaren lehenengo errege izan zen Eneko Aritzaren inguruan antolatuko ziren baskoiak".