Semblante Rociero taldeak 30 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko Valentziako Matinyen korua gonbidatuko du, kontzertu bateratu bat emateko. Irailean herritarrak joan ziren beraiengana bisitan eta orain eurak etorriko dira. Ostean, luntx txiki bat egingo dute Semblante Andaluz elkarteko bazkide eta udaleko agintariekin batera, elkartearen Atsobakarreko egoitzan.