Bi taldeak indartsu atera ziren kantxara. Nahiz eta beasaindarrak aurretik jarri, azken minutuetan hiruko bat eta bi saskiratzeri esker, urdin-beltzak izan ziren lehen laurdena eskuratu zutenak 13-10.
Pozak ez zuen iraun, ordea. Arri BKLk erasoan gogor jo eta berriro markagailua aurkariaren alde jarri zuen. Ez hori bakarrik zazpiko errenta lortu zuen.
Atsedenaldiaren ostean, Ostadarreko jokalariak garaipena buruan atera ziren. Lehia borrokatua izan zuten bi taldeek eta azken laurdenen emaitzak horren erakusle dira, hamazazpina eta hamabina berdindu zuten. Baina azken emaitza 50-57 izan zen.