Ostadar Ipar Martxa taldeak Nordic Walking Gironako kideak jaso zituen asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 30a, 10:00

Ipar martxa taldeek Hiru hondartzetako ibilbidea euri azpian egin zuten. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Igandean, Lasarte-Oria Bai! Herri krosean ikusi ahal izan zen moduan, Ostadar Ipar Martxako kideek Nordic Walking Girona taldearen bisita jaso du hilaren 25etik 29ra. Krosean partea hartzeaz gain, gure inguruak ezagutu ditu Kataluniako taldeak

Hilaren 26an, bi taldeak Herniora igotzekoak ziren arren, eguraldiarengatik plana aldatu eta Donostiako hiru hondartzeko ibilbidea egin zuten.

Egun bat geroago, Krosean parte hartu ostean, indarrak berreskuratu eta Haizearen orrazia zein Igeldo mendia bisitatu zituzten.

Azkenik, hilaren 28an, Zumaiako flyscharen txanda izan zen.