Lehia handia izan zen bi taldeen artean neurketako lehen minutuetan. Eguzkik markagailuan aurreratzea lortu zuen, baina aurkariak bana berdindu eta minutuetara aurrea hartu zuen markagailuan 1-2koa eginez.
Etxeko taldeak ez zuen burua makurtu orduan eta erasoan indartsu egin zuen talde hori-beltzak eta partida bina berdintzeaz gain, markagailuari itzulia eman zion eta errenta handitu zuen 6-2 jartzera arte.
Aurkaria tartea txikitzen saiatu eta 6-3koa egin zuen. Baina Eguzkik ederki erantzun zuen eta azken emaitza izango zen 7-3koa jarri zuen markagailuan.
Harrobia selekzioarekin
16 urtez azpiko Euskadiko selekzioak hilaren 21ean Ibaialde Salburuaren aurka jokatu zuen lagunartekoa, Gasteizen (Araba). Neurketan Eguzki Areto Futbol taldeko Aratz Fuentes Ramos eta Markel Rodriguez Freire izan ziren jokatzen.
Azaroaren 22an Andaluzian jokatuko den Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa prestatzen ari da Euskadi eta urriko azken astean ere egin du saioa. Taldea, Lasarte-Oriako bi ordezkariak barne, hilaren 28an bildu dira Loiun (Bizkaia) lan egiteko.