Finalaurrekoetan hemezortzi bertsolari ariko dira, seiko hiru taldetan banatuta. Final laurdenetako talde bakoitzeko irabazlea (bost saio dira guztira; azkena, Tolosan, igande honetan) zuzenean sailkatuko dira eta baita puntu gehien batzen dituzten beste hamahiru bertsolari ere. Azken saiora arte itxaron beharko du Labakak hurrengo fasean ariko den ala ez jakiteko.
Hauxe izan zen Azkoitiko sailkapena:
- Unai Mendizabal Jauregi, 485,5 puntu
- Asier Azpiroz Iztueta, 485,5 puntu
- Ane Labaka Mayoz, 477,5 puntu
- Eli Pagola Apezetxea, 470,5 puntu
- Oier Etxeberria Zubimendi, 468 puntu
- Maialen Akizu Bidegain, 414 puntu
Haritz Alberdi Alberdik jarri zizkien gaiak sei bertsolari horiei. Epaileak, berriz, hauek izan ziren: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi.