Kirol elkarteko kideak senior mailako Gipuzkoako txapelketako lehen postuetan izan ziren hilaren 27an, Urnietan. Lau kirolari igo ziren podiumera; Almiraye Camposek urrezko domina jantzi zuen, Asier Sagastik zilarrezkoa eta Suhar Aristegi zein Ulises Ortegak brontzeak. Ekhi De la Cruz bosgarren postuan sailkatu zen.
Egun bat lehenago kadeteak Iruñeko Anaitasuna torneoan lehiatu ziren. Anne Linazasoro, Iraia Diez eta Unai Curiel hirugarren sailkatu ziren maila ezberdinetan. Adriano Da Silva, Iago Izquierdo eta Francis Mihain kideek ere lehiaketa ona egin zuten.
Azaroaren 3an, LOKEko judokek senior mailako Euskadiko txapelketari egingo diote aurre, Zarautzen.