ESKUALDEA

Torrecillas de la Tiesan jaiotakoek Oianume jatetxean bazkaldu dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 29a, 11:26

Bazkarira joandakoen talde argazkia.

Gipuzkoan barrena bizi dira Torrecillas de la Tiesa (Extremadura) herritik emigratutako biztanle ugari. Urtero elkartzeko ohitura dute eta iaz bezala Urnietako Oianume jatetxea aukeratu dute bapo bazkaldu eta elkarrekin egun eder bat igarotzeko.

Antolatzaileek, Susanak eta Begok, jakinarazi dute 172 pertsona elkartu direla aurten eta Oianumekoek "zerbitzu bikaina" eman zietela eta "oso adeitsuak" izan zirela. Bazkalostean talde argazki erraldoia atera, Extremadurako ohiko jaki gozoak jan eta kanta eta dantza egin zuten Enrique Vega eta bere taldeko musikarien emanaldian. Horrez gain, bazkarira bertaratutako guztiek ongietorri beroa jaso zuten eta baita oroigarri eta lore sorta bana, eskertza gisa.