Afari alemaniarra egin dute Extremadura Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 25a, 21:42

Saustatxo elkartearen lekukoa hartu du Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeak eta ukitu alemaniarreko otordua aurrera eraman du ostiral gauean. Egoitzan bildu diren 36 pertsonek honakoa dastatu dute lau garagardo motaz lagunduta: Saltxitak, ukondoa patata purearekin, gazta eta irasagarra. Noizean behin musika ere izan dute eta baten bat animatu da, txantxa moduan bada ere, dantza egitera. Izan ere, halakoetan, menuan ageri ez bada ere, umore ona osagai ezinbestekoa baita.