Ondas saria irabazi du 'Faktoria Magazina' irratsaioak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 25a, 08:33

Herritar ugari ari dira astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara emititzen duten saio horretan lanean: Maider Segurola (gidaria), Asier Odriozola (kazetaria) eta Mikel Retegi (teknikaria). Azaroaren 14an jasoko du Ondas saria lantaldeak, Bartzelonako Liceu antzokian, "gertutasuneko irratiaren balioak egunero euskaraz islatzeagatik".

Faktoria Magazina-k 21 urte daramatza antenan, Segurolak berak Euskadi Irratiari emandako elkarrizketa batean gogoratu duenez. "Pozik gaude, ibilbide oso bat saritu dutelako; dozenaka kazetari pasa dira saiotik 21 urte hauetan". 

71. aldia

SER kateko Radio Barcelonak ematen ditu Ondas sariak urtero eta irratiaren nahiz telebistaren sektoreko garrantzitsuenetarikoak dira. 1953ko azaroaren 7an eman zituzten aurrenekoz eta gaur egungo izena hurrengo urtekoek hartu zuten, jada argitaratzen ez duten Ondas aldizkariagatik.