Bakarka estilo eta luzera ezberdinetako probei egingo diete aurre igerilariek eta taldeka 4x200m. erreleboa ere jokatuko dute.
Txapelketak lau hitzorduk osatuko dute. Lehena Andoaingoa izango da eta gainerako datak azaroaren 16a, abenduaren 14a eta martxoaren 8a dira.
Taldeko txikiek oraindik aste batzuk itxaron beharko dute urtera jauzi egiteko. Alebinek azaroaren 9an izango dute lehen lehiaketa Maialen Chourraut kiroldegian eta benjaminek hil horretako 23an Usabal kiroldegian, Tolosan.
Boluntario bila
Abenduaren 14an, beste hitzordu garrantzitsu bati ere egin beharko dio aurre Buruntzaldea IKTk, Distantzia Luzeko Euskal Herriko txapelketa antolatuko du.
Asteburuko, azaroaren 9ko zein abenduaren 14ko probak aurrera eramateko boluntarioak behar ditu igeriketa taldeak. Bere webgunean egin daiteke izena ematea.