Canfrac herrira (Aragoi) egin zuten bidaia eta 20an goizean goiz atera ziren gailurra egiteko asmoz. Mendian gora, egunsenti ederraz gozatu zutela adierazi dute. IP aintzira ondoan atsedenaldia egin eta indarrak berreskuratuta maldan gora jarraitu zuten. Goia egin ostean, Villanua aldera jaitsi ziren. Bidean elurra zapaltzeko aukera ere izan zuten.
Hurrengo irteera antolatzen hasi dira dagoeneko, ohitura bilakatu den Txindoki mendira igoera. Hitzordua abenduaren 22an izango da.