Kalera aterako dira bihar euskal presoen eskubideen alde

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 24a

Hilabete honetako Azken Ostirala aurrera eramango du Sare Herritarrak bihar, 20:00etan, Elizatze plazatik hasita: euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde zeharkatuko dituzte erdiguneko kaleak. Manifestazioaren ostean Etxerat elkartearekin adostutako komunikatua irakurriko dute antolatzaileek, Okendon.