Kulturartekotasuna izango dute hizpide gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 24a, 09:04

Hilabetean behin gai interesgarriak jorratzen dituzte Oriarte Landaberri eraikinean, elkarrekin eta borobilean eserita. Gaur aurrera eramango dute hilabete honetako saioa, 19:00etatik aurrera, kulturartekotasunari buruz hausnartzeko: 'Lasarte-Oria: harrera herria?' da mahai inguruaren izenburua. Ekimenaren antolatzaile den Borobilean Elkarteak gai horrekin lanean ari diren hiru eragile gonbidatuko ditu: Hernaniko Elkarte Multikulturala, Zaldibiako Lardizabal Herri Eskola eta Orioko Zaragueta Herri Eskola.

Borobileaneko kideek gogorarazi dute irekia dela ekimena eta interesa duen edonor bertara daitekeela Oriarte Landaberri institutura.