Udazken Festa ospatuko dute Zabaletako auzotarrek larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 23a

Zabaletako festetan aritu ziren Agirre eta Lujanbio 2010ean

Udazkena iritsi dela ospatzeko Zabaleta auzoko Basotxo plazan festa eder bat egingo dute larunbatean, 17:30etik aurrera. 

Zabaleta Auzolan ari da festa prestatzen eta adierazi dute adin guztientzako herritarrentzat prestatu dutela egitaraua eta "sorpresa berezi bat" ere egongo dela.

Egitaraua
    • 17:30ean, haur eta gaztetxoentzat altxorraren bila.
    • 18:00etan, Basotxo plazan bertso saioa: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Amaia Agirre bertsolariak ariko dira. 
    • Ondoren, pintxo-potea.