Talde urdin-beltza nagusi izan zen hasieratik; lehen bi zatietan 25-13 gailendu zen eta hirugarrena irabaztea gehiago kosta zitzaion arren, 25-21ekoarekin aurkaria gainditu zuen etxeko taldeak.
Bi jardunaldi jokatu ditu Euskal Ligako taldeak eta bietan garaipena eskuratu du. B multzoko buru jarri da D'Elhuyar Logroñorekin eta Bera Bearrekin puntuetan berdinduta, baina herritarrek ez dute oraindik jokorik galdu. Asteburu honetan Donostira egingo du bidaia taldeak eta lehen postuan mantentzeko borrokatuko da Bera Beraren aurka.