Partaideen "garapen pertsonala, sormena eta herriko bizitza sozialean parte hartzea sustatzea" helburu duten tailerrak eta jarduerak direla azpimarratu du udalak. Horrekin batera, Agustín Valdivia alkateak udalerriko gazteentzat jarduera hauen garrantzia azpimarratu du: "Gaztelekua ez da elkargune soil bat, gure gazteek gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen duen espazioa ere bada, ingurune seguru eta aberasgarrian. Gobernu talde honek balioetan oinarritutako hezkuntza, aniztasunarekiko errespetua eta aisialdian euskararen erabilera sustatzen dituen eskaintzaren aldeko apustua egiten du irmoki.”
Aurreikusitako jardueren artean honako hauek nabarmendu ditu erakundeak: eskola laguntzarako tailerra, Hip-Hop Ikastaroa eta urri, azaro eta abenduko hainbat ekimen puntual, hala nola ping-pong txapelketa mistoa. Gabonetako oporraldian, gazteek Gaztelekuaren apainketan parte hartu ahal izango dutela ere jakinarazi du, eta beste jarduera tematiko batzuetan baita ere; TikTok aplikazioaren bidez Gabonetako joerak sortuko dituzte eta alkoholdun gabeko koktelak prestatzen ere ikasiko dute. Jarduera guztiak euskaraz (ezinbesteko arrazoirik ez badago) egingo direla azaldu du udal ordezkariak.
5+1 aukera
Hiruhileko honetan, Gazteria Sailak 5+1 egitasmoaren aldeko apustua egiten jarraituko du; horren bitartez, gazteei euren intereseko arloetan, hala nola arte plastikoetan, teknologian edo kiroletan, beren ikastaro edo tailerrak proposatzeko aukera emango die. Proposamenak gauzatzeko, interesdunek gutxienez bost partaide gehiago bildu beharko dituzte. Udalak, gainera, jarduerak arrakastaz egiteko beharrezko baliabideak emateko konpromisoa hartuko duela ere nabarmendu dute udal ordezkariek.
Gazteria teknikari Rebeka Parrasek ekimen horren garrantzia azpimarratu du: "5+1 Gaztelekuko programazioan gazteak inplikatzeko modu bat da, haiei benetan interesatzen zaizkien jarduerak sortzeko protagonista izateko aukera ematen zaie. Haien kezkak entzun nahi ditugu, eta laguntza ingurune batean ideiak garatzeko espazioa eskaini nahi diegu."
Izen ematea eta parte hartzea
Gaztelekuko jarduera guztiak doakoak dira. Horietako batzuk martxan dira dagoeneko, eta, beraz, horietan izena emateko epea amaitu den arren, datozen asteetan hasiko diren beste zenbaitetan aritzeko ez da beharrezkoa inskripzioa egitea.
Eskaintza anitz honekin, Lasarte-Oriako Udalak udalerriko gazteei hazkuntzarako eta elkarbizitzarako espazio bat eskaintzeko konpromisoa jarraitzen du, sormena, autonomia pertsonala eta gizarte-parte-hartzea sustatuz.
Datozen saioak
| Eskaintza | Izen ematea | Eguna | Ordutegia | Prezioa | Datak |
| Eskola laguntza | Ez da beharrezkoa | Osteguna | 16:30 - 20:00 | Doakoa | 2024/10/17 - 2024/12/12 |
| Gaztelekua Gabonetarako apaintzen | Ez da beharrezkoa | Igandea | 16:30 - 20:30 | Doakoa | 2024/12/22 |
| Ping-pong txapelketa mistoa | Ez da beharrezkoa | Ostegunetik astelehenera | 16:30 - 20:30 | Doakoa | 2024/12/26 - 2024/12/30 |
| Tik Tok-eko Gabonetako trend-ak sortu | Ez da beharrezkoa | Osteguna | 16:30 - 20:30 | Doakoa | 2024/12/26 |
| Alkoholik gabeko koktelak | Ez da beharrezkoa | Igandea | 16:30 - 20:30 | Doakoa | 2024/12/29 |
| urte zaharra: kanpaikadak | Ez da beharrezkoa | Astelehena | 16:30 - 20:30 | Doakoa | 2024/12/30 |