LOKEko kideez gain, Donostia, Hernani eta Andoaingo 50 bat gimnasta eta euren entrenatzaileak bildu ziren gimnastarekin lan egiteko.
Beroketak eta tresna ezberdinekin lan egin ostean, Parisko Olinpiar Jokoetan jantzitako maillotak ikusi eta apaingarrien azalpena jaso zuten gimnastek. Saio amaitzean gimnastek Berezinarekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten, baita bere sinadura eskuratzekoa ere.
LOKEko arduradunek irakusketa positiboa egin dute ekimenaz. "Lehen aldia dugu olinpiar gimnasta bat dakarguna eta guztia ongi joan da," azaldu dute.
Gimnastaren gertutasuna nabarmendu dute eta entrenatzaile eta gimnastentzat esperientzia polita izan dela ere azpimarratu dute.
Gainera, Udalak laguntza gehiago emanez gero, horrelako ekimenak urtero egingo lituzketeela jakitera eman dute. "Prestaketa lan guztia entrenatzaileen eta gurasoen lanari esker eraman da aurrera. Hala nola, pabeloi batetik bestera tapizak eramatea. Eskerrak gurasoek egin duten lanarengatik, bestela gimastentzat eta gimnasiarentzata hain politak direnekimenak ezingo lirateke egin," adierazi dute.
Argazki galeria: Txintxarri / LOKE gimnastika