Intzako pilotariek jardunaldi biribila egin zuten

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urriaren 22a

Errendimendu txapelketako infantilen neurketa.

Errendimendu txapelketako lehen jardunaldian, zein Ezker Hormako txapelketan Intza KEko pilotariek neurketa guztiak irabazi zituzten

Loidibarren pilotalekuan hilaren 18an jokatutako neurketetan nagusi izan ziren herriko pilotariak. Infantil 2 mailako Lasak Añorgako Azurmendi gainditu zuen 2-0 (8-2 eta 8-3), gomazko palako bikoak Beotibar 1 25-13 garaitu zuen eta eskuz binakako Nagusien 3. mailako bikoteak Ezker Hormako final laurdenetara egin zuen pausoa; 22-13 gailendu zitzaion Azkoitia Oteiza 1 bikoteari eta Tolosa 1 izango du aurkari.

Pilota eskolako gainerako kideek ere primeran hasi zuten lehia kanpoan. Honakoak izan ziren emaitzak: Infantil 1. maila, LAPKE 1-2 (2-8, 8-3 eta 2-4) O. Jauregi; Infantil 2. maila, Izurun 0-2 (1-8 eta 1-8)  Iparragirre; Arkirun 0-2 (3-8 eta 1-8) Lopez  eta Alebin 1. maila, Azkoitia Oteiza 0-2 (1-8 eta 0-8)  I. Jauregi.