Medikuen beharra aldarrikatuko dute larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 21a, 12:30

Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde plataformak (LOOPA) elkarretaratze bat aurrera eramango du larunbatean, 12:00etan, Okendo plazan. 'Inor ez medikurik gabe! ¡Ningun@ lasarteoriatarra sin medic@' lelodun ekimen horren bidez "lasarteoriatarren oinarrizko osasun eskubideen defentsan hasitako dinamikarekin" jarraituko du eragileak.

Funtsezko eskubide horietako bat medikua izatearena dela gogorarazi dute plataformako kideek eta gaur-gaurkoz herriko osasun zentroak dituen hamabi kupo eta erdietatik bete gabe daudela sei. Bestela esanda, lasarteoriatarren ia erdiek ez dute medikurik une honetan: "Aurreikuspen baikorrenak beteta ere, %15ak medikurik gabe jarraituko du abendutik aurrera".