Eskualdeko paisaiez gozatu dute aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 20a, 13:14

Buruntzaldeko ibilbideen eguna aurrera eraman dute hamaseigarrenez igande goizean. 08:00etatik 14:00etara bitartean eskualdean barrena proposatutako bost txangoetako bat egitea erabaki dute hainbat herritarrek. Ostar Ipar Martxako kideek, ohi bezala, parte hartu dute Elizatze plazan jarritako kontrol postutik abiatuta. Izena ematean, zigiludun txartel bat eman diete partaide guztiei eta hiru postutatik pasatu direnek poltsa bat jaso dute opari. Horietan ez da ur botilarik eman aurten, baina fruitu lehorrak edo platanoa eskaini dizkiete bertaratutakoei. Ekimenaren helburua landa eremu naturala ezagutzea eta jarduera fisikoa sustatzea dira. Lasarte-Oriatik abituta, Urnieta edo Usurbil-Aginaga zituzten aukeran partaideek. Halaber, Andoaindik irtenda, Buruntza zeharkatuta edo gailurra eginda, herrira etortzeko aukera ere bazen.