Giro ederrean elkartu dira 1974ko kintoak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 20a, 14:26

1974ko kintoak, Abenden. Argazkia: Susana Bizarro.

Aurtengoa ez da nolanahiko urtea 1974. urtean jaiotako herritarrentzat, izan ere, 50 urte betetzen ari dira. Horrelako urtemuga berezi eta biribilak aitziakia ederra dira berriz elkartu eta elkarren berri izateko nahiz gaztetako anekdotak gogoratzeko. Horixe bera egin zuten atzo hogei bat pertsonak, Abend garagardotegian bazkaldu bitartean. Hauxe izan zen menua: gula eta ganba entsalada, pelaio erara prestatutako txipiroiak eta otarrainxkak, hasteko; xapoa edo entrekota aukeran; eta postrea. Horren aurretik, Okendo plazan elkartu eta trago batzuk hartu zituzten erdigunean.