Flamenkoa zer den erakutsi du Maria Rubi abeslariak bere saioan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 19a, 19:58

Semblante Andaluz elkarteak eta FARAE Euskal Herriko Andaluziar Etxeen Federazioak antolatuta, flamenko emanaldia egin du Maria Rubi artistak larunbat arratsaldean kultur etxeko auditorioan. Alegria, buleria eta tanguillo bidez erakutsi du flamenkoa sentimendua, malenkolia eta pena baden moduan, festa eta bizitasuna ere badela. Kanta artean, musikariekin eta bertaratu direnekin hitz egin du, pasarte umoretsuak kontatuz eta batak zein besteak zirikatuz. Hori bai, txalo egin edo abesteko eskatu dienean, kasu egin diote, nahiz eta lehen unean ez zaion nahiko ondo egin dutenik iruditu. 

Erlazionatuak