Garagardo azoka aurrera eraman dute Saustatxo elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 19a, 17:08

Urria garagardoarekin lotura duen hilabetea da, bereziki, Alemanian. Errotutako tradizio horrek mugak gainditu eta garagardo azokak ohiko bilakatu dira beste leku askotan. Larunbat eguerdian Saustatxo elkarteak zortzigarrenez gauzatu du berea, Uzturre plazako egoitzan. Saltxitxak, aza minkorra, ukondoa patata purearekin eta sagar streuselak osatu dute menua, eta edateko, nola ez, garagardoa. Nahi izan dutenek, gainera, Bavierako jantzi tradizionalekin euren burua irudikatu eta argazkia egiteko aukera izan dute photocallean.