Jon Martin herritarra nazioarteko neurketetan bikain ari da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 17a, 12:35

Jon Martin herritarra, Nizaren aurkako neurketan. Arg.: Real Sociedad.

Jon Martin Vicente herritarra ez du Ligan asko jokatzerik izan azken jardunaldietan, baina nazioarteko lehiaketetan ederki moldatu da Real Sociedad taldean

Irailaren 25ean, Europako Ligan debuta egin zuen Nizaren aurka. Lasarte-Oriako defentsa hamaikakoan atera zen zelaira. Herritarrak lan ederra egin zuen defentsan eta Realak bana berdindu zuen.

Hilaren 3an ere hamaikakoan izan zen Martin Anderlechen aurkako neurketan (1-2). 59. minutuan aukera ederra izan zuen buruz gola egin eta berdinketa eskuratzeko, baina langa gainetik joan zen.

Ligako etenarekin bat, hilaren 9tik 15era, Lasarte-Oriako jokalaria Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin lehian izan da Bucarest, Errumanian. Alemania, Norvegia eta Errumania izan dituzte aurkari Nazioarteko torneoan eta lehen bietan hamaikakoan izan da Martin; porrot, garaipen eta berdinketa bana eskuratu ditu taldeak.