Jose Felix Solano Menari omenaldia egingo dio Intza elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 17a, 13:30

Jose Felix Solano, San Pedro Jaietako txapelketako finaletan jaso zuen omenaldian.

Hamarkada askoren ostean, Jose Felix Solano Menak Intza pilota eskolako ardura utzi zuen 2023-2024 denboraldi amaieran. Eskertza modura, hilaren 20an, igandearekin herriko kirol elkarteak omenaldia egin nahi dio entrenatzaile eta arduradun postuan egin dituen urte guztiengatik

Loidibarren pilotalekuan hasiko da omenaldia. 11:00etan, gazteen pilota partidak izango dira eta ostean, nagusien mailako pilotarien txanda izango da. Amaitzean sari banaketa berezia izango da eta talde argazkia.

Omenaldiari jarraipen ederra emateko, Intza elkarteko kide, omendu zein senideak mahaiaren inguruan bilduko dira bapo bazkaltzeko.