Afari alemaniarra egingo du Extremadura Etxeak datorren asteko ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 17a, 08:00

Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek afari alemaniarra egingo dute. Menua, hauxe: saltxitxak, txerri ukondo erdia eta postrea. Bazkide direnek 23 ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 25. 

Bihar baino lehen izena eman dezaketenak bazkideak dira eta gehienez hiru pertsona gehiago gonbida ditzakete. Datorren asteko asteartetik aurrera, berriz, elkarteko bazkide direnak nahiz ez direnak inskribatu ahalko dira.