Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du alerta laranja ezarri dutela Gipuzkoa osoan, euriagatik, gaurko eguna bukatu arte. 24 ordutan metro karratuko 60 litro eror daitezkeela iragarri dute metereologia agentziek. Kantauriko isurialdean zaparrada ertainak botatzen ari da eta "irakunkorrak eta oso ugariak" izaten ari dira. Horrez gain, trumoi ekaitz ugari jo ditu goizaldean zehar.