Buenetxeak mende laurdena ospatuko du larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 16a, 13:16

Buenetxearen XX. urteurreneko ospakizunak.

Buenetxea kafetegi-tabernako kideek ospakizun egun polita prestatu dute larunbaterako, establezimendu horrek 25 urte bete dituela gogotik ospatzeko. 

Egitaraua

  • 09:00etan, irekiera.
  • 11:00etatik 13:00etara, haurrentzako jolasak.
  • 11:00etatik 19:00etara, Flash Day.
  • 13:00etan, pintxo-pote berezia.
  • 13:00etatik 14:00etara, Ttirriki Ttarraka eskolako ikasleen emanaldia.
  • 17:00etatik 19:00etara, haurrentzako jolasak.
  • 18:00etan, LOZET elkarteak antolatutako erraldoi eta buruhandi topaketako partaideek Buenetxean egingo dute geldialdia.
  • 19:00etatik 21:00etara, urdaiazpiko ebakitzailea.
  • 19:30etik 21:30era, Overloud taldearen kontzertua.
  • 23:00etatik itxi arte, DJ Niko eta DJ Xabiren saioak.