Buruntzaldeko Ernaik elkartasun jaialdia antolatu du.
11:00etan, Euskal Herria independentziara, zergatik eta zertarako? hitzaldia emango dute June Iartzak eta Aritz Lopezek, gaztetxean.
14:30ean, bazkaria, Beheko plazan. Gero, bazkaloste musikatua izango dute Anuk eta Elene musikariekin.
18:30ean, manifestazioa, Goiko plazatik, Bat eginez independentziara lelopean. Ondoren, trikipoteoa.
22:00etan, kontzertuak gaztetxean: Ameba, Pertz eta Rebel Noise taldeak ariko dira. Ondoren, saioa emango du DJ La Fulanak.