Intzako eskuz binakako bikotea Ezker Hormako final zortzirenetan da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 15a, 10:00

Intza KEko eskuz binakako Nagusien 3 mailako bikoteak aurrera egingo du Ezker Hormako Gipuzkoako txapelketan. Jon Pello Artetxe, Haritza Diaz de Gereñu eta Peru Urdanpilleta kideek osatutako bikoak txapelketako sailkatu dira lehen fasean bigarren postuan amaitu ostean, final zortzireneko partida jokatu dute Azkoitia Oteiza 1en aurka

Hilaren 11n, lortu zuten sailkapena Intzako bikoteak; 22-5 garaitu zuten LAPKE 3. Neurketa laburra izan zen Loidibarren pilotalekuan jokatutakoa.

Etxeko bikotea nagusi izan zen neurketa osoan zehar. Artetxe eta Urdanpilleta serio jardun ziren kantxan eta sakearekin min egin zien etxeko aurrelariak aurkariei. Lasarteoriatarrek errenta handitzen zutela ikusirik, LAPKEko kideak urduritu egin ziren eta akats ugari egin zituzten.

"Bikote gaztea zen. Aurrelariak lehen partida zuen maila honetan eta jokoan nabaritu zen," adierazi dute Intzako kideek.

Gaztetxoak martxan

Gomazko pilotako Nagusien 3. mailako Mendizabal-Urruzola bikoak ligaxkako jardunaldi berria izango du Beotibar 1en aurka.

Hilaren 18-20ko asteburuan, aldiz, pilota eskolako gaztetxoak hasiko dira borrokan. Errendimendu txapelketari egingo diote aurre infantil eta alebinek.