'Animaltzen' tailerra aurrera eraman du Zorione Mendez artistak udal liburutegian. Bertan parte hartu dute dozena bat gazte lasarteoriatarrek, eta sormen lan ederrak egin dituzte. Parte hartzaile bakoitza bere lantxoetan aritu da, baina talde lana ere egin dute. Izenak ere ipini dizkiete eurek marraztu eta margotutako animaliei, hala nola, Pepito Grillo edo Katu sirena.
Zeregin horietaz gain, hainbat liburu aukeratu dituzte gaztetxoek, eta etxera eraman, lasai-lasai irakurtzeko.
Saio entretenigarri bezain aberasgarria izan da.