ESKUALDEA

Parke eolikoen auziaz hitz egingo dute ostiralean Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 15a, 08:39

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak 'Zer gertatzen ari da parke eolikoekin?' hitzaldia antolatu du ostiral honetarako. Jakinarazi du EH Bizirik eragileko kideak gonbidatuko dituela auzi horri buruz eta ekologismoaz, makroproiektuez eta energia trantsizioaz hitz egitera, besteak beste. Hernaniko Biteri kultur etxean izango da mahai inguru hori, 18:30ean.