Abelardoren bizitza, kanta eta kontu artean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 12a, 20:51

Banda Bi taldeak Abelardo mon amour ikuskizunaren emanaldia egin du larunbat arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean. Antzerkia eta kontzertua batzen dituen obrak, Abelardo goitizena zuen lagun taldeko baten bizitza gorabeheratsuko pasarteak kontatzen ditu. Maitasun harreman baten amaieratik abiatuta, batetik, hiru aktorek elkarren artean hizketan zenbait egoera epiko-ganberro gogoratu dituzte, eta bestetik, musika taldeak hamaika abestiren bidez haietan sakondu, istorioaren haria osatuz. Soul, blues, rantxera, euskal musika... Doinu alai eta biziak osasun mentala eta bizitza bakardadean bizi dutenak ardatz dituen kontakizuna girotzeko. 

Erlazionatuak