Aste Kulturalari ekin dio Semblante Andaluzek Okendoko karpan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 11a, 21:15

Andaluziako giroz eta doinuz beteko du beste behin Semblante Andaluz elkarteak Okendoko karpa. Ostiral arratsaldetik igande iluntzera, hamaika ekimen antolatu dituzte, bereziki, dantza eta musikari lotuak, baina hori baino gehiago ere izango da. Hasteko, pintxo potea egin dute, eta mokadua egin bitartean, Duende taldearen emanaldiaz gozatu ahal izan dute karpan batu direnek. Txoko batean jarritako erroskilak erosi eta dastatzeko aukera ere izan dute. Ohitura den bezala, jaki goxoakin lagunduta, elkarteko ordezkari Jose Mari Melladok topa egin du udal ordezkariekin, Agustin Valdivia alkatea buru. 

LARUNBATA

  • 11:30. Bote, toka eta igel txapelketa.
  • 11:30. Haurrentzako jolasak: aurpegi margoketa, minidiskoa eta marrazki lehiaketa.
  • 12:30. Rosa Rubio idazleak Un cuento de hadas para la menopausia liburua aurkeztuko du.
  • 14:30. Bazkari herrikoia.
  • 17:00. Dantza herrikoia.
  • 18:00. Rumba Flamenca Master Class Amaya Gonzalez Caballeroren eskutik.
  • 20:30. Dame Veneno taldearen kontzertua.

IGANDEA

  • 11:30. Haurren marrazki lehiaketa.
  • 11:30. Bote, toka eta igel txapelketako finala eta sari banaketa.
  • 12:30. Erraldoi eta buruhandiak LOZET elkartearen eskutik.
  • 13:00. Semblante Andaluz elkarteko Duende dantza taldearen emanaldia.
  • 14:30. Bazkari herrikoia.
  • 17:00. Fit Gipsy Dance Master Class Lourdes Motiñoren eskutik.
  • 18:00. Dantza herrikoia.
  • 19:00. Semblante Rociero koruaren emanaldia.
  • 21:00. 21. Aste Kulturalaren amaiera.