1974ko kintoen topaketa egingo dute datorren asteko larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 12a, 08:00

Okendo plazan elkartuko dira, 12:00etan.

Herritar talde bat 1974ko kintoen topaketa antolatzen ari da. Jakinarazi du datorren asteko larunbatean izango dela, hilak 19; Okendo plazan jarri dute elkartzeko hitzordua, 12:00etan. Ondoren, Abend garagardotegian bazkalduko dute. Izena eman nahi duenak Hiru Aldeta tabernara joan behar du astelehena baino lehen eta 20 euro ordaindu.